XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ortografia

Gai honetarako helburuak:

Z duten hitzak

- Z fonemaren ahoskaketa lantzea.

- Z fonema, S eta X fonemetatik ongi bereiztea.

- Hitz-zerrenda bat osatzea, aurretik dugun akatsen zerrenda osatuz.

- Landutako hitz-zerrenda ondo idaztea.

H erakusleetan

- Araua zein den ohartzea eta formulatzea.

- Araua buruz ikastea.

- Erakusleak zuzentasunez idaztea.

Araua: Hitz hasieran eta bi kasu hauetan beti hz idazten da:

- Hau, hori, hura erakusleetan eta hitz hauen deklinabideko kasu guztietan:

honek, horrentzat, haiei...

- Hemen, hor, han lekuzko adberbioetan eta hauen deklinabide kasuetan:

hemengo, hortik, haraino...

- Osa ezazue Z duten hitzen zerrenda.

Saia zaitezte ondo ahoskatzen.


zerua
zoroa
zelaia
zezakeen
zaizkit
zitzaidan
zuek
zuhaitza
zezena
zoritxarra

- Hitz hauek erabiliz esaldiak osatuko ditugu eta hauek ondo ahoskatu eta ondo idatziko ditugu.

- Taldetan banaturik, Z duten hitzak aukeratu eta hogei hitzeko zerrendatxoa osatuko dugu.

Ondoren hitz horiek erabiliz, olerkitxoak osatuko ditugu.

Honetarako Zz idazten ez diren hitzak ere erabili beharko ditugu, beraz, kontu handia izan beste hitz horiek idazterakoan.